Plazaola-Sakana-Ultzamaldea Helmugako Irisgarritasun Planaren barruan, Plazaolako bide berdearen Nafarroako zatiko eta Mugiroko saihesbidearen seinaleztapenaren berriztapen orokorra egin nahi dute. Zehazki, irisgarritasun irizpideen araberako norabide eta interpretazio seinale berriak jarri nahi dituzte.
Hori dela eta, Lekunberriko Udalak lan horiek emateko deialdia egin du. Lanek 122.341,58 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Egitekoak finantzatzeko Europar Batasuneko Berreskuratze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-Planeko dirulaguntza du. Lanak bere egiten dituen enpresak bi hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Horiek 2026ko apirilaren 30erako despedituta egon beharko dute.