Sakanan egindako herri galdeketak

Guaixe 2026ko martxoaren 16a

Sakandarra botoa ematen.

Askotan herrietako ospakizunen datak zehazteko erabili dira Sakana, baina baita bestelako gaien inguruan iritzia jasotzeko ere.

Herri galdeketak

1980 Etxarri Aranatzen, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta.

2000-02-06 Etxarri Aranatzen, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta.

2007-02-25 Iturmendin, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta.

2009-05-10 Lizarragabengoan, AHTri buruzkoa, AHT gelditu! Elkarlanak antolatuta.

2009-05-17 Arbizun, AHTri buruzkoa, AHT gelditu! Elkarlanak antolatuta.

2009-10-04 Altsasu, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta. 

2010-02-28 Irurtzun, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta.

2013-06-16 Errotzen, Urritzolan, Zuhatzun, Satrustegin, Hiriberri Arakilen eta Ihabarren, goi tentsioko linea proiektuari buruzkoa, Autopista Elektrikorik Ez! Plataformak antolatuta. 

2014-04-13 Etxarri Aranatzen, independentziari buruzkoa, A13 herri ekimenak antolatuta. 

2015-03-29 Altsasun, festen datari buruzkoa, udalak antolatuta. 

2016-01-24 Unanun, obra hondakin kudeaketa proiektu bati buruzkoa, kontzejuak antolatuta. 

2016-06-18 Irurtzunen, Irañetan, Arruazun, Lakuntzan, Arbizun, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian independentziari buruzkoak, Gure Eskuk antolatuta. 

2016-11-27 Bakaikun, independentziari buruzkoa, Gure Eskuk antolatuta. 

2019-07-21 Bakaikun, auzolan ordenantzari buruzko galdeketa, udalak antolatuta.  

2022-05-14 Altsasun, Estatuaren forma monarkia eta errepublika izan behar duen jakiteko, Estatuko Monarkia ala Errepublika Herri Kontsultaren Plataformak sustatuta.

2023-03-28 Arbizun, plazan estalpe finkoa jarri edo ez erabakitzeko, udalak antolatuta. 

2023-12-01etik 03ra  Lakuntzan, plazan estalpe finkoa jarri edo ez erabakitzeko, udalak antolatuta. 

2024-04-10etik 13ra Bakaikun eta Iturmendin, Trinitate festaren datari buruzkoa, udalek antolatuta. 

2025-09-05ean eta 06an Lakuntzan futbol zelaian belar artifiziala jartzea edo ez erabakitzeko, udalak antolatuta. 

2026-03-15 Irurtzungo herrigunean ibilgailuak sarbide mugatua edo librea izatea erabakitzeko, udalak antolatuta.