Asteburuan mutilen erregional mailako 21. jardunaldia jokatu zen. Etxarri Aranatz liderrak Valle de Egues C taldea hartu zuen San Donato futbol berrituan eta partida liderraren beste erakustaldi bat izan zen. Lehen zatian Aimar Lizarragak mustu zuen Etxarriko markagailua eta ez zen gol gehiago egon, bi taldeak parez pare aritu zirelako. Bigarren zatian, ordea, Mattin Altzelaik 2-0 aurreratu zuen Etxarri, Valle de Egues 2-1 gerturatu zen, baina hortik aurrera liderra nagusitu zen. Oihan Karasatorrek, Joanes Mikeok eta Mikel Arratibelek sartutako golei esker, 5-1 irabazi zuen Etxarrik.
Lagun Arteak Arga Ibaia hartu zuen Itxesalden. 8. minutuan Arga Ibaiak gola sartu eta partida hankaz gora jarri zitzaion Lakuntzako taldeari, baina atsedenaldia baino lehen Goiatz Mendinuetak bana berdindu zuen eta bigarren zatira lasaitasunez atera ziren Lagun Arteako jokalariak. Saez Ozoriak 2-1ekoa jarri zuen 65. minutuan, eta Ozoriak berak hirugarren gola sartu zuen. 3-1 irabazita, 3 puntuak Lakuntzan geratu ziren.
Datorrena
Etxarri Aranatzek jarraitzen du mutilen erregional mailako lider (51 puntu), Kirol Sport 6 puntura duela (45 puntu). Lagun Arteak laugarren jarraitzen du (35 puntu), igoera postuetatik 8 puntura.
Martxoaren 21ean Etxarri Aranatzek Beti Kozkor B hartuko du San Donaton (12:00), eta Lagun Arteak egun berean Beloso du aurkari, 16:00etan, Amaya futbol zelaian.