Pilota

GRABNI-an Nafarroa ederki hasi da

Guaixe 2026ko martxoaren 18a

Lehen jardunaldian Iparralde izan zuen aurkari eta Nafarroa 13-8 gailendu zen.

Gipuzkoa, Errioxa, Arabaz, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko afizionatuen selekzioen arteko GRABNI Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen asteburuan. Nafarroak Iparralde hartu zuen. 

Tartean, paleta gomako junior mailan Maialen Larraza etxarriarrak Esparza izan zuen aurkari. Iparraldeko Telletxea eta Borteyruren kontra lehia oso estua izan zuten, eta, azkenean, 14-15 galdu zuten nafarrek. 

Guztira 21 partida jokatu zituzten Nafarroak eta Iparraldek. 13 Nafarroak irabazi zituen, eta 8 Iparraldek. Beraz, Nafarroak lehen jardunaldia garaipenarekin hasi du. 

Asteburuan Nafarroak Gipuzkoa hartuko du.