Aralarko Elkarteak kudeatzen duen menditik etxerako egur loteak ateratzeko aukera ematen du urtero. Aurten ere hala da. Egur loteren bat nahi duenak apirilaren 30era arteko epea du eskaera egiteko. Horretarako, info@lakuntza.eus posta elektronikoko helbidean egin behar du eskaera. Lote bakoitzak 20 euro balio ditu. Eskatzaileak apirilaren 30a baino lehen egin beharko du ordainketa izen-abienak eta herria kontzeptu gisa jarriz. Ordainketako dirua Caixaren ES6221005385792200022154 kontu korrontean sartu behar da.
Aralarko Elkarteak gogorarazi duenez, "emandako egur loteak norberak erabiltzeko izango dira, eta zuzenean baliatu beharko dira. Debekatuta dago beste norbaiti ematea edo saltzea. Hala egiten duenak eman edo saldutakoaren balioaren halako bost ordaindu beharko ditu isun gisa".
Bestetik, gogorarazi duenez, "aprobetxamendua Aralarko zaindariak adierazitako jarraibideen arabera egin beharko da. Aralarko Elkartearen instalazioak edo itxiturak jatorrizko egoeran mantendu beharko dira, hondakinak esandako tokian bildu beharko dira, mendiari kalterik ez egiteko eta bideak, pistak edo pasabideak oztopatzeko".