Ziordia Running Taldeak elkartasun lasterketa antolatu du garagarrilaren 13rako. Edizio honetan jasotakoa Aurrera Markelekin egitasmorendako izanen da. Lasterketaz aparte, taldeak elkartasun zozketa baterako txartelak saltzen hasi da. Euro batean daude salgai eta erosleek zozketatuko diren 60 sarietako bat eskuratzeko aukera izanen dute. Jasotako dirua terapietara eta GNA01n ikerketara bideratuko da. Sakanan txartelak Iturmendiko tabernan daude salgai, eta Altsasuko Sorkunde harategian, Vemar kafetegian edo Jose Ramon Ramirezek saltzen ditu.