Hezkuntza Departamentuak eskola garraioko 81 lote eman nahi ditu heldu den ikasturterako. Guztiak ere bederatzi plaza arteko ibilgailuetan egiteko dira. Horien artean Sakanako lau lote ibilbide daude: Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko eta Altsasuko Zelandi eskolako ibilbidea (25.707,50 euro), Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko eta Olatzagutiko Domingo Bados eskolako ibilbidea (27.750,23 euro), Etxarri Aranazko San Donato eskolako ibilbidea (16.241,59 euro) eta Iruñeko Biurdana eta Julio Caro Baroja Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Irurtzungo Atakondoa eskolako ibilbidea (30.760,23 euro). Deialdian interesa duenak apirilaren 14ko 10:00etarainoko epea du eskaintza aurkezteko.