Futbola

Etxarri Aranatzek eta Lagun Arteak gehitzen jarraitzen dute

Guaixe 2026ko martxoaren 24a

Etxarri Aranatzek Lagun Artea hartuko du San Donato zelaian. ETXARRI ARANATZ K.E.

Mutilen erregionaleko 22. jardunaldian garaipen bana lortu zuten. Martxoaren 28an derbia jokatuko dute Etxarri Aranatzen.

Mutilen erregional mailako bosgarren multzoko 22. jardunaldian Etxarri Aranatz liderrak Lekunberriko Beti Kozkor B taldea hartu zuen San Donato zelaian. Ioseba Bakaikoaren mutilak ongi hasi ziren eta 11. minuturako Pello Altzelaik Etxarri 1-0 aurreratu zuen, eta Jon Erdoziak bigarrena sartu zuen atsedenaldia baino lehen. Lekunberrikoak saiatzen ziren, baina liderrak sendo jarraitu zuen eta Alain Bakaikoak sartutako hirugarren golarekin partida erabakita geratu zen. 3-0, beste 3 puntu liderrarendako. 

Lagun Arteak Amaya futbol zelaian jokatu zuen, Belosoren kontra. Lakuntzarrak ongi hasi ziren, 11. minuturako 0-2 aurreratu baitziren, Sael Ozoriak eta Gaizka Sagarzazuk sartutako golei esker. Atsedenaldira iritsi baino lehen Gaizka Sagarzazuk hirugarrena sartu zuen, eta horrek lasaitasuna eman zion Lagun Arteari. Bigarren zatian partida kontrolpean izan zuten lakuntzarrek. 90. minutuan Belosok gola sartu zuen, penaltiz, baina ezer gutxiagorako tartea izan zuten eta 1-3 irabazita itzuli ziren lakuntzarrak. 

Derbia, Etxarrin
Etxarri Aranatz da erregional mailako  bosgarren multzoko lider sendoa (54 puntu), eta Lagun Artea laugarren da (38 puntu), igoera postuetatik 6 puntura. Martxoaren 28an, 12:00etan, San Donato zelaiak Etxarri Aranatzen eta Lagun Artearen arteko derbia hartuko du.