Korrikako ordezkariek Bilboko azken festara joateko deia egin diete Euskal Herriko txoko guztietako herritarrei. Korrikaren akabera ekitaldia udaletxe parean izanen da. Korrikako arduradunek azaldu dutenez, "lekukoa 12:30erako iristea aurreikusita dago, AEKko kideen eskutik eta azken lekuko hartze nazionalak egin ostean. AEKko kideek mezu egilearekin batera egingo dituzte euskararen aldeko ekimenaren azken pausoak Venezuela plazatik. Beraz, une horretan ezagutuko dugu eskuz esku, kilometroz kilometro, Atharratzetik Bilbora joan den lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea nor den, eta, noski, baita mezuaren beraren edukia ere udaletxera iritsitakoan".
Bestalde, azken eguneko arduradun Iraitz Zuluagak eta Irati Manzisidorrek aipatu dute ekitaldiak hainbat gunetan egonen direla publiko mota guztiei begira. Musika eskaintzarekin batera, egunean zehar hainbat ekintza antolatu dira: azoka, herri kirolak, herri bazkaria, erakusketak, besteak beste. AEKko kideek gaztigatu dutenez, "berariazko protokoloa ezarri dute martxoaren 29a eraso sexista, arrazista eta homofoborik gabeko eguna izan dadin". Bestetik, AEKko kideek, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzeko gonbidapena egin dute. Korrika aplikazioan eta Korrika.eus webgunean dago informazioa.
Egitaraua
1. BBK gunea, familia gunea
Erripa
13:00-19:00 Puzgarriak eta jolasak (Urtxintxa, Makusi eta BBK Fundazioa)
Bailen
13:00-19:00 Rokodromoa, karts, bombonera (Athletic fundazioa)
2. Naiz gunea
Areatza kaia
14:00-15:00 La Basu.
16:00-17:00 Arranoaren hegaldia.
18:00-19:00 Añube.
20:00-21:30 Akerbeltz.
3. Arriaga
13:30-18:00 Jan gunea (paella erraldoia egongo da 1200 pertsonarendako).
13:30-18:00 Azoka.
13:30-14:45 Herri kirolak.
15:15-16:30 Dantza ikuskizuna (GAZTEDI).
17:15-18:30 Diskofesta (URTXINTZA).
4. San Nikolas-Areatza
San Nikolas
15:00-16:00 Zerotan.
17:00-18:00 Bele.
19:00-20:00 Miserabliak.
Areatza
13:30-19:00 Gamer gela (Tingladoetan).
Talogileak eta foodtruckak.
5. Etxepare Euskal Institutua gunea- Korrika Munduan
Plaza barrian
Mundu bat Korrika! erakusketa eta horma-irudia.
Castellers.
13:00-14:00 Punpairez.
14:30-15:30 Pd.
16:00-17:00 Bertsolariak.
17:30-18:30 Kontzertu akustikoa.
6. Bilbo Zaharra
16:00-17:00 Yogurina Borova.
17:30-19:00 Txalainak.
19:30-21:00 Dj Elepunto.
Zazpikaleak
Egunean zehar kale-animazioa: txarangak, erraldoien kalejira, Korrika kantari eta joaldunak...
13:00-19:00 Korrika Denda zabalik egonen da, Artekaleko 39. zenbakian.