Areto futboleko hirugarren mailan, hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk eta Aralar Mendik derbia jokatu zuten Zelandin. Partida borrokatuan, hasieran parez pare aritu ziren bi taldeak. Hirutan aurreratu zen Altsasu Asier Salgado (2) eta Alvaro Garciari esker, eta hirugarrenez berdindu zuen Aralar Mendik, Jon Iribarreni (2) eta Jon Arenazari esker. Aimar Igoak 3-4 aurreratu zuen Aralar Mendi eta aurretik jarri ziren uharte arakildarrak, baina Altsasuk partida itxi zuen: Bachir Saidek launa berdindu zuen, eta Altsasuk beste bi gol sartu zituen, Christian Leonek eta Asier Salgadok lortutakoak, 6-4ko garaipena erdietsiz.
Ibararte da hirugarren mailako lider (42 puntu), jokatutako 16 partidetatik 14 irabazita. Altsasu zortzigarren da (23 puntua) eta Aralar Mendi hamargarren (15 puntu). Martxoaren 28an Altsasuk hamabigarren den Mendialdearen kontra jokatuko du Berriozarren (16:00) eta Aralar Mendik Ibararte liderra hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuan (19:00).