Pilota

GRABNI txapelketan Nafarroak Araba hartuko du asteburuan

Guaixe 2026ko martxoaren 26a

Gipuzkoaren kontrako bigarren jardunaldian Nafarroak 26-15 irabazi zion Gipuzkoari

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen arteko GRABNI txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Nafarroak Gipuzkoa izan zuen aurkari. Guztira 29 partida jokatu ziren frontoian, eta 12 trinketean. Nafarroa izan zen garailea, frontoiko 29 partidetatik 19 eta trinketeko 12etatik 7 irabazi zituelako, 26 partida guztira. Gipuzkoak 15 garaipen izan zituen. 

Tartean, senior mailako eskuz binakakoan Txoperenak eta Arbizuk (Nafarroa) 1-2 galdu zuten Egiguren-Irazustabarrenaren (Gipuzkoa) kontra, 1-10, 10-6 eta 4-5. 

Nesken junior mailako paleta goman Maialen Larrazak eta Zabalzak (Nafarroa) 2-0 hartu zituzten mendean Aldazabal-Lasa (Gipuzkoa), 10-3 eta 10-2

Hurrena, Araba
Martxoaren 27tik 29ra hirugarren jardunaldia dago jokoan. Nafarroako selekzioak Arabakoa hartuko du. Frontoiko partidak Labriten, Lopez frontoian, Salinasen, Noainen eta NUP-en jokatuko dira, eta trinketekoak Mendillorrin.