herri kirolak

Sakandarrak Nafarroako Herri Kirol Jokoen final handietan

Guaixe 2026ko martxoaren 27a

Arbizuko kiroldegia leporaino bete zen 39. Nafarroako Herri Kirol Jokoetako laugarren jardunaldian. UTZITAKOA

Finalak Basaburuan jokatuko dira, martxoaren 29an.

Arbizuk 39. Nafarroako Herri Kirol Jokoen laugarren jardunaldia hartu zuen, eta jardunaldi hori jokatuta martxoaren 29an 11:00etan Basaburuan erabakiko diren finaletara zein talde sailkatu diren zehaztu zen. 

Proba konbinatuetako finaletan, kimuetan eta haurren mailan Andra Mariko bina talde sailkatu dira. Tamalez, kadeteen mailako proba konbinatuetan ez dugu ordezkaritzarik izango, Andra Mari ez baita sailkatu. Sokatiran, ordea, guztira bost jardunaldi jokatuko dira. Haurren mailan Iñigo Aritzako talde bat eta Andra Mariko bi talde daude lehian, eta kadeteetan Andra Mariko eta Iñigo Aritzako talde bana.