Etxarriarrak Euskal Herriko Mus Txapelketako txapeldunordeak

Guaixe 2026ko martxoaren 30a

Estreinakoz Zuberoakoak izan dira txapelketako irabazleak. 

Amasa-Villabonak hartu zuen XVII. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala larunbatean, martxoaren 28an. Finalera sailkatutako 128 bikotek Olaederra kiroldegian neurtu ziren. Finalera Urdiñarbeko Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau eta Etxarri Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegi iritsi ziren. Urdiñarbetarrek finala hiru joko eta zero irabazi zuten. 

Muslari sakandar gehiago izan ziren finalean. 42. sailkatu ziren Jabi Mauleon eta Manuel Larraza etxarriarrak, 46. Ondatz Igoa eta Unai Artieda etxarriarrak, 70. Alain Berastegi eta Serafin Garziandia arbizuarrak eta 98. Jon Igoa eta Xabier Agirre etxarriarrak.