24. Korrika

Bi sakandar Korrikako azken aurreko lekuko hartzean

Guaixe 2026ko martxoaren 30a

Xabier Gartzia Castell eta Patxi Flores Lazkoz. AEK

Bat Sakanako AEKn du ardura, besteak nazio mailan. 

Korrikako azken lekuko hartzea mezua idatzi eta irakurri zuten zazpi gazteek egin zuten. AEKko arduradunen eskutik hartu zuten lekukoa, haiek azken aurreko lekuko hartzea egin baitzuten. Eta horretan bi sakandar izan ziren. Korrikako herrialde guztietako arduradunak bere herrialdeko irakasle batekin batera eraman zuen lekukoa. Xabier Gartzia Castell eta Sakanako arduradun Patxi Flores Lazkoz lizarrengotarra izan ziren Nafarroa ordezkatu zutenak. 


Maialen Begiristain Grado ezkerrean. AEK

Bestalde, Maialen Begiristain Grado altsasuarrak AEKren Nazio Kontseiluko kideak ere tarte batez lekukoa eskutan eraman zuen.