Arakilgo Udalak Irurtzun-Etxeberri fazerioan eta Satrustegiko herri basoa lanak egiteko deialdia egin zuen. Hiru enpresek eskaintza aurkeztu zuten eta, haiek aztertu ondoren, udalak kontratua Lakita SAri eman dio. Lanen truke enpresak 56.641,91 euro (BEZ barne) jasoko ditu.
Egitekoak dira, alde batetik, Irurtzun-Etxeberri fazerioan herri-larreetako itxiturak eta Etxeberriko usategiaren ondoan dagoen pista konpontzea. Satrustegin, berriz, herriaren larreetara daraman bidea erreka batek gurutzatzen du. Euri asko egiten duenean zaildu egiten da handi pasatzea eta egoera bideratzeko porlanezko ubide bat eginen da. Horretaz aparte, larreen itxitura zaharren zatiak berrituko dituzte.