Futbola

Derbiko puntuak Etxarri Aranatzen geratu ziren

Guaixe 2026ko martxoaren 31

Hiru puntuak San Donato zelaian geratu ziren.

Mutilen erregional mailan Etxarrik eta Lagun Arteak derbi estua izan zuten baina azken unean liderra gailendu zen

Mutilen erregional mailan Etxarri Aranatz eta Lagun Artea taldeen derbi sakandarra jokatu zen San Donato futbol zelaian. Etxarri Aranaztik eta Lakuntzatik futbol zale ugari hurbildu ziren Etxarri Aranatzera, eta nahiz eta eguraldia euritsua izan, kolorea jarri zuten. Bi taldeek lehia estua izan zuten, oso borrokatua. Bakoitzak bere aukerak izan zituzten baina ez zuten kontrako atea zulatzen. 

Partida husnako berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, Jon Erdoziak gola sartu zuen 88. minutuan, eta 1-0 irabazi zuen Etxarri Aranatzek. 

Sailkapenean Etxarri Aranatz liderrak 57 puntu ditu eta Kirol Sport bigarrenak 51 puntu. Universidad de Navarra da hirugarrena (44 puntu) eta Lagun Artea laugarrena (38 puntu), igoera postuetatik 6 puntura. Asteburuan ez dago jardunaldirik, hurrena apirilaren bigarren asteburuan jokatuko da. Lagun Arteak Baztan B-ren kontra jokatuko du Elizondon, eta Etxarri Aranatzek Lagunak B talea hartuko du.