Martxoko azken asteburuan Espainiako Pilota Federazioak antolatutako Errege Kopako finalerdiak eta final handia jokatu ziren Iruñeko Tenis frontoian. Irurtzun klubak San Cosmeren kontrako Binakako finalerdia gainditu zuen (Josu Igoak eta Aaron Arbizuk 0-2 irabazi zioten San Cosmeko Estebani eta Sanchezi, 3-10 eta 5-10), eta Najerino mendean hartzetik zetorren Oberena izan zuen aurkari kopako final handian.
Finalean, Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrak izan ziren, atzera ere, Irurtzun klubeko ordezkariak. Oberenako Oian Canabal eta Unax Apeztegia izan zituzten aurkari final borrokatuan. Lehen jokoan Oberenak 10-01 hartu zuen mendean Irurtzun, baina bigarren jokoan pilotari etxarriarrek ongi erantzun zuten eta jokoa irabazi zuten, 6-10. Beraz, hirugarren eta azken jokoak erabaki zuen txapela. Azken txanpan Oberenakoak finago aritu ziren eta 5-1 irabazi zuten azken jokoan, Errege Kopako txapelketa irabaziz.