Galdutako txakur baten bila ari dira

Guaixe 2026ko martxoaren 31

Kayro, galdutako txakurra. UTZITAKOA

Ikusiz gero, jabeek jakinaraztea eskatu dute. 

Urdalur urtegiaren ondoko aparkalekuan galdu zen txakurra ostiralean, martxoaren 27an. Hurrengo egunean Altsasuko Zelandi kiroldegiko aparkalekuan ikusi zuten. Galdutako txakurra Kayro izena du. Brako alemaniar arrazakoa da. Kolore beltza du, ile zuri batzuekin, tamaina ertainekoa. Lepoko gris bat du, eta han jabeen harremanetarako telefonoak dituen txapa bat du. Jabeek azaldu dutenez, "ikusten baduzue, lasai hurbildu. Lagunkoia da, baina ikaratia". Bakarren batek ikusten badu jabeek haiei jakinaraztea eskertu dute (Aixira, 663 252 349 edo David 620 720 408).