Zaintzari buruzko liburuxkaren aurkezpenak eginen dituzte

Guaixe 2026ko apirilaren 1a

Liburuxka aurkeztu zutenekoa. UDALBILTZA

Udalbiltzak eta Emaginek ‘Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak’ liburuxkan jasotako ideiak azaldu eta ekarpenak jasotzeko dute aurkezpenak eginen dituzte. Herrialde bakoitzean bina aurkezpen eginen dituzte. 

Emaginen eta aditu mahai baten laguntzaz, Udalbiltzak herrietan zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu zuen udazkenean. Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak izena du liburuxkak, eta bertan bildutakoak hausnartzeko jardunaldi bat antolatu zen Donostiako Miramon Teknologia Parkean azaroaren 7an. Orain, liburuxka hori eta bertan bildutako hausnarketak Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu nahi dituzte. Eduki nagusiak aurkezteaz aparte, herrialde horietako eragile eta herritarren hausnarketak biltzeko baliatuko dira saiook.

Horregatik herrialde bakoitzean bi aurkezpen antolatu dituzte Udalbiltzak eta Emaginek. Nafarroako aurrenekoa Leitzako herri aretoan izanen da, apirilaren 22an, 18:00etan. Atzena, berriz, Antsoainen maiatzean izanen da. Liburuxka paperean eskuratu ahal izango da herriz herriko saioetan. Bestela, online formatuan irakur daiteke www.udalbiltza.eus/kasuak/zaintza-liburuxka/ webgunean.