Pilota

GRABNI-ak atseden hartuko du

Guaixe 2026ko apirilaren 1a

Hirugarren jardunaldian Araba mendean hartu eta gero, Bizkaia du zain.

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioen arteko txapelketan Nafarroak ikusgarri jarraitzen du. Hirugarren jardunaldian Nafarroak Araba hartu zuen, eta Nafarroa izan zen garaile handia. Frontoian jokatutako 29 partidetatik 28 Nafarroak irabazi zituen, eta trinketean jokatutako hamar partidetatik zortzi Nafarroak irabazi zituen. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Laugarren jardunaldian Nafarroak Bizkaia izango du aurkari, apirilaren 10 eta 12ko asteburuan, eta partidak Bizkaian jokatuko dira.