Mutilen lehen maila autonomikoko ligako lehen fasea bukatuta, maila autonomikoko koparen tartea da orain.
Kopako lehen multzoan jokatuko du Xotak. Lehen jardunaldian Gazte Berriak Antsoain izan zuen aurkari, eta lehia oso parekatuan hiru puntuak Irurtzunera joan ziren, Xotak 5-6 irabazi baitzuen. Xota aurreratu zen, Andres Felipe Cadenaren bi golekin. Gazte Berriak 1-2 hurbildu zen, baina Xotaren beste bolada on bati esker 1-4 jarri ziren aurretik irurtzundarrak, Andres Felipe Cadenas eta Aimar Iraurgiri esker. Gazte Berriak-ek markagailuari buelta eman eta launa berdindu zuen, eta, ondorioz, azken txanpa oso borrokatua izan zen. Oier Amezgaraik 4-5ekoa jarri zuen, baina atzera ere berdindu zuen Gazte Berriakek, bosna. Baina partida berdinketarekin despedituko zela aurreikusten zenean Aimar Iraurgik garaipenaren gola sartu zuen (5-6).
Cantera da kopako lehen multzoko liderra (3 puntu), Xotaren aurretik (3 puntu). Apirilaren bigarren asteburuan, kopako bigarren jardunaldian Xotak Cantera hartuko du.
Altsasuk, aldiz, kopako bigarren multzoan jokatzen du. Lehen jardunaldia bart jokatu zuen, Ibararteren kontra, Zubirin. Partida hasi eta berehala Ibarartek gola sartu zuen, baina berehala bana berdindu zuen Altsasuk, Ilyas Rherbiren kontra. Baina hortik aurrera Ibarartek hartu zuen aginte makila eta 1-5 galduta itzuli ziren altsasuarrak Zubiritik. Bigarren jardunaldian, apirilaren bigarren jardunaldian, Altsasuk Anaitasuna hartuko du.