Albura. Sormen Zukua proiektuak kulturarekin beste erritmo batera konektatzeko aukera ematen du; modu aktiboan eta komunitatean gozatzeko pentsatutako jarduerak eskaintzen ditu, ikuspegi irekiarekin; hortaz, apirilaren 13an, 14an, 15ean eta 16an, Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa tailerrak eta Olaiaren lorategia antzezlana eta haren inguruan hausnartzeko aukera izanen da, Irurtzunen eta Altsasun. Goizargi elkartearekin elkarlanean antolatu dituzte tailerrak eta ekimenak; doan izanen dira, baina zenbait egitasmotan izena eman behar da aurretik. Albura Victoria Musseti altsasuar-olaztiarra antzerkigilearen proiektu bat da.
Albura belaunadien arteko tailerrak
Apirilak 13 astelehena
18:00 - 19:30, Irurtzungo jubilatuen elkartea
Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa (gaztelaniaz): Adin desberdinetako pertsonak elkartzera gonbidatzen dituzte artearen, memoriaren eta sorkuntza partekatuaren bidez. Urtaroen zikloan inspiratuta, bizitzako etapetan hausnartzeko eta oroitzapenak zein esperientziak partekoatzeko gune bat proposatzen dute. Goizargi elkartearkein elkarlanean, dokuaren eta memoriaren inguruko laguntzen duten esperientzia ekarriz.
18:00 - 19:30, Altsasuko Iortia kultur gunean
Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa (gaztelaniaz): Adin desberdinetako pertsonak elkartzera gonbidatzen dituzte artearen, memoriaren eta sorkuntza partekatuaren bidez. Urtaroen zikloan inspiratuta, bizitzako etapetan hausnartzeko eta oroitzapenak zein esperientziak partekoatzeko gune bat proposatzen dute. Goizargi elkartearkein elkarlanean, dokuaren eta memoriaren inguruko laguntzen duten esperientzia ekarriz. Aurretik izena eman.
Apirilak 14 asteartea
18:00 - 19:30, Altsasuko Iortia kultur gunean
Lau urtaroak. Bizitzaren zikloa (euskaraz): Adin desberdinetako pertsonak elkartzera gonbidatzen dituzte artearen, memoriaren eta sorkuntza partekatuaren bidez. Urtaroen zikloan inspiratuta, bizitzako etapetan hausnartzeko eta oroitzapenak zein esperientziak partekoatzeko gune bat proposatzen dute. Goizargi elkartearkein elkarlanean, dokuaren eta memoriaren inguruko laguntzen duten esperientzia ekarriz. Aurretik izena eman.
Apirilak 15 asteazkena
10:30, Altsasuko Iortia kultur gunea
Olaiaren lorategia antzezlanaren emanaldia eta solasaldia (gaztelaniaz); ikastetxetako ikasleendako eta adineko jendearendako.
18:00, Altsasuko Iortia kultur gunea
Olaiaren lorategia antzezlanaren emanaldia eta solasaldia (euskaraz); publiko guztiarendako, doakoa, edukiera bete arte.
Apirilak 16 osteguna
18:15, Irurtzungo jubilatuen elkartean
Olaiaren lorategia antzezlanaren emanaldia eta solasaldia (gaztelaniaz); publiko guztiarendako, doakoa, edukiera bete arte.