Futbola

Etxarriri Lagunak asko hurbildu zitzaion, eta Lagun Arteak 3 puntu baliotsu galdu zituen

Guaixe 2026ko apirilaren 14a

Lagun Arteak atseden jardunaldia du.

Mutilen erregional mailako hurrengo jardunaldian Lagun Arteak atsedena du eta Etxarri liderrak hirugarren den Universidad de Navarra hartuko du.

Mutilen erregional mailako bosgarren multzoan 24. jardunaldia jokatu zen. Etxarri Aranatzek Lagunak B taldea hartu zuen San Donato zelaian. Etxarri hasi zen agintzen. Jon Erdozia, Xabier Igoa eta Mattin Altzelairen hat-trickari esker 5-1 jarri zen aurretik Etxarri Aranatz, baina Lagunak ez zuen etsi eta partida bukaeran 5-4 gerturatu zen. Azkenean 3 puntuak etxean geratu ziren, liderraren pozerako. 

Lagun Arteak Baztan B izan zuen aurkari Elizondon. Gauzak ederki hasi ziren lakuntzarrendako, Mikel Agirrek eta Asier Artasok 0-2 aurreratu baitzuten Lagun. Atsedenaldia baino lehen 1-2 gerturatu zitzaien Baztan, baina bigarren zatia hasi eta berehala Ander Cocerak Lagunen hirugarrena sartu zuen, 1-3. Tamalez, Baztanek ez zuen etsi, eta, gutxika, markagailua irauli zuen: hiruna berdindu eta gero, azken minutuetan beste bi gol sartzeko aukera izan zuten eta Baztan B taldearen kontra 5-3 galdu eta gero, Baztandik esku hutsik itzuli ziren lakuntzarrak, igoera fasera gerturatzeko 3 puntu oso baliotsu alferrik galduz. 

Etxarri Aranatzek jarraitzen du lider (60 puntu), Kirol Sporten aurretik (52 puntu). Lagun Artea laugarren da (38 puntu), igoera postuetatik 9 puntura. 25. jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean hirugarren den Universidad de Navarra hartuko du San Donato zelaian, eta Lagun Arteari atseden jardunaldia dagokio.