Mutilen hirugarren mailako hogeigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk Ibararte izan zuen aurkari Zubirin, eta liderrak ez zuen barkatu. Lehen minuturako aurreratu zen, eta agintzen jarraitu zuen. Asier Salgadok penaltiz sartutako golari esker 3-1 gerturatu zen Altsasu, baina hortik aurrera Ibarartek aukerarik gabe utzi zuen Altsasu eta, azkenean, 8-1 irabazi zuen liderrak.
Aralar Mendik sailkapenean hirugarren den Gazte Berriak taldea izan zuen aurkari Antsoainen. Kasu honetan ere Gazte Berriak-ek lehen unetik hartu zuen aginte makila. Aralar Mendiri ez zion aukerarik ere eman, eta, azkenean, 5-0 galdu zuen Uharte Arakilgo taldeak.
Ibaratek jarraitzen du lider (48 puntu), Ribera de Navarra zelatan duela 47 puntu). Altsasu zazpigarren da (29 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren (15 puntu). 21. jardunaldian Altsasuk sailkapenean hirugarren den Gazte Berriak hartuko du apirilaren 18an, larunbata, 18:00etan Zelandin. Aralar Mendik sailkapenean seigarren den Ardoiri egingo dio harrera apirilaren 17an, ostirala, 20:00etan Uharte Arakilgo frontoian.