Areto futbola

Kopako bigarren jardunaldia jokoan

Guaixe 2026ko apirilaren 15a

Altsasuk Tafallan jokatuko du.

Mutilen lehen maila autonomikoan Xotak eta Altsasuk kopako bigarren hitzordua dute.

Mutilen lehen maila autonomikoko kopan, bigarren multzoan kopako bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Altsasuk 6-1 hartu zuen mendean Anaitasuna Chej Malainin Hafdalak, Bachir Saidek, Maren Bergarak, Rolando Raul Sanchezek (2) eta Saif Eddinek sartutako golei esker. Hirugarren jardunaldian Altsasuk Tafallan jokatuko du apirilaren 17an (20:15) Vulcanizados Ruiz Tafa taldearen kontra. 

Lehen multzoko bigarren jardunaldian, Xota Cantera taldearen kontra zen jokatzea baina partida maiatzaren 2an jokatuko da, Atakondoan. Asteburuan hirugarren jardunaldia dago jokoan eta Xotak Olite hartuko du apirilaren 18an, larunbata, 16:0ean Atakondoan.