Ur araztegien mantentzeaz arduratzen den Nilsa enpresa publikoak Lakuntza eta Arbizuko ur araztegian punpa bat aldatuko du. Aipatu punpa zaharkitua dago eta dagoenaren modelo bereko punpa bategatik ordezkatuko du. Lana emateko deialdia egin eta kontratua Xylem Water Solutions España SMU enpresari eman dio. Horregatik 5.258,43 euro ordainduko dizkio Nilsak.