Mutilen erregional mailan 25. jardunaldia zegoen jokoan. Lagun Arteak atseden jardunaldia zuen, eta Etxarri Aranatz liderrak Universidad de Navarra hirugarrena hartu zuen San Donato zelaian. Bi taldeek lehia oso estua izan zuten. Biek sortu zituzten aukerak, baina ez zituzten gauzatu. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren eta bigarren zatiak ildo beretik jarraitu zuen, bizi-bizi baina golik gabe. Partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean 86. minutuan Universidad de Navarrak gola sartu zuen eta etxarriarrak ahozabalik utzi zituzten, 0-1 irabazita Iruñera itzuli baitziren.
Etxarri Aranatzek segitzen du erregional mailako lider (60 puntu), Kirol Sport (55 puntu) eta Universidad de Navarra (50 puntu) taldeen aurretik. Lagun Artea laugarren da (38 puntu), baina hirugarren postura, igoera fasera, sartzeko aukerarik gabe. Asteburuan 26. jardunaldia jokatuko da, ligako azkena. Etxarri Aranatzek bederatzigarren den Leitzako Aurrera taldea hartuko du apirilaren 25ean, 17:00etan, San Donaton. Lagun Arteak hamargarren den Mutilvera C du aurkari apirilaren 24an, 20:00etan, Arangurenen.