Areto futbola

Xota kopako multzoan lider, eta Altsasuk estropezu

Guaixe 2026ko apirilaren 22a

Xotak garaipen sendoa lortu zuen Oliteren kontra. ARTXIBOA

Mutilen lehen autonomikoan kopako hirugarren jardunaldia jokatu zen

Mutilen lehen autonomikoko kopan, lehen multzoan Xotak 10-1 hartu zuen mendean Olite. Goitik behera kontrolatutako partidan, Julen Fernandez, Oinat Glaria (2), Oier Amezgarai (3), Oinatz Zabarte eta Mikel Beloki (3) izan ziren golegileak. Xota sailkapeneko lider da (6 puntu), eta laugarren jardunaldian sailkapenean azkena Mendialdea izango du aurkari, apirilaren 24an, 20:30ean, Berriozarren. 

Kopako bigarren multzoan Altsasuk 5-1 galdu zuen Vulcanizados Ruiz Tafaren kontra. Jose Expositok 3-1 hurbildu zuen Altsasu, baina Tafa nagusi izan zen eta garaipena lortu zuen. Multzoko liderra Ibararte da (6 puntu) eta Altsasu laugarren da (3 puntu). Laugarren jardunaldian Altsasuri atseden jardunaldia dagokio.