Pilota

Nafarroa, GRABNIko finalerdietan

Guaixe 2026ko apirilaren 23a

Guztira jokatuko diren 34 finalerdietatik 21 jokatuko ditu Nafarroak, finalak helburu

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen arteko txapelketan, hasierako ligaxka jokatuta, asteburuan finalerdiak jokatuko dira. Frontoiko 25 finalerdiak Nafarroan jokatuko dira, Labriten, Agoizko Toki Ederren, Iruñeko Lopez frontoian, Noaingo Bidezarran eta Iruñeko Salinasen. Trinketezko bederatzi finalerdiak Arnedon erabakiko dira. Guztira 34 finalerdiko daude jokoan, eta Nafarroak horietako 21etan jokatuko du, frontoizko hamalau diziplinetan eta trinketeko zazpitan. Nafarroak txapeldunaren kopa berritzeko helburua du.