Unanuko eta Dorraoko mediku kontsultegiak ordutegia aldatuko dute maiatzaren 5ean. Ordutik aurrera mediku eta erizaina Dorraoko kontsultategian asteartero izanen dira 12:30etik 13:30era. Unanuarren batek premia badu Dorraoko kontsultategira joateko txanda eska lezake. Unanun, berriz, mediku kontsultategia ostegunetan zabalduko da, 12:30etik 13:30era. Dorrobarren batek premia balu, Unanuko kontsultategian artatua izateko txanda eskatzeko aukera izanen luke. Beti ere, txanda eskatuta.