Movistar taldeko Nairo Quintana izan da Asturiasko Itzuliko erregea, sailkapen orokorra irabazteaz gain, hiru etapa irabazi dituelako. Talde onena Movistr izan zen, puntuen sailkapena Edgar Cadenak (Storck-MRW Bau) irabazi zuen, mendiko txapelketa Miguel Heidemann-ek (Rembr-Rad-net) eta gazteena Adria Pericas-ek (UAE Emirates). Kern Pharma taldeko Iker Gomez 29. sailkatu zen, 22:45era; eta Espainiako afizionatuen selekzioarekin lehiatu den Aimar Tadeo 53., 43:27ra.
Iker Gomez-ek lan oso txukuna egin du. Navia eta Oviedo artean jokatutako azken etapan 22. sailkatu zen, eta sailkapen orokorrean 13. sailkatutako Urko Berrade taldekidea laguntzeko lan handia egin du.
Espainiako afizionatuen mailako selekzioa kontentu dago taldeak Asturiasko Itzulian egindako lanagatik. Selekzioak “maila handiko lasterketan irudi lehiakorra” utzi duela diote arduradunek, “talde solidoa” direla. Azken etapan Aimar Tadeo hamalaugarren sailkatu zen, 34 segundora, eta talde lan ederra egin du.