Mendia

Sakanako Ibilaldiak, 35 urte eguzkitsu

Guaixe 2026ko apirilaren 27a

Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako mendi martxan 1.137 mendizale aritu ziren guztira, eguraldia lagun, giro ezin hobean. 

Gehienek Ibilbide Motza hautatu zuten, baina Ibilbide Luzeak beti duen erakargarritasuna izaten jarraitzen du eta asko animatu ziren Beriain, Aralarko San Miguel eta Erga lotzera.