2026/05/01 09:00 - 21:00

Eguna

Maiatzak

Maiatzak
Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Ziordia, Bakaiku Etxarri Aranatz Iturmendi Ziordia

Maiatzaren 1ean, ostirala, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian maiatzak zutituko dituzte. 

Etxarri Aranatz 
12:00 Baizako gainaren bestaldean momentuak aukeratutako pagoa moztu eta Hartzabalera bizkar gainean eramanen dute, bertan zutitzeko. 

Bakaiku
09:00 Gosariaren ondoren, Iditxarrera zuhaitzaren bila joan, moztu eta Hartzabalera eramanen dute. Eguerdi aldera, maiatza jasotzen hasiko dira. 

Iturmendi
18:00 Maiatza altxatzea, herriko plazan. 
Ondoren, herriko dantzariak eta auzatea. 

Ziordia
11:30 Maiatza Bargan zutitu. 
15:00 Bazkaria, elkartean. 
18:30 Maiatza txikia zutitu, Txoperan.