Troketatik jaisteko hastapen ikastaroa antolatu du Mank-ek

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Saioak Aiztondon, Artazulen eta Nafarroako beste arroila batean egingo dira, maiatzeko hiru asteburutan. Izena ematea zabalik dago maiatzaren 8ra arte

Sakanako Mankomunitateari esker beste kirol eskaintza berri bat izango dugu eskura. Mank-ek troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du maiatzaren 17an, 30ean eta 31n. Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta oinarrizko ezagutza eta teknikak eskuratzeko aukera eskainiko du.

Saioak Aiztondon, Artazulen eta Nafarroako beste arroila batean egingo dira, eguraldiaren arabera. Ikastaroaren prezioa 90 eurokoa da, eta beharrezko material guztia barne hartzen du. Naturkide arduratuko da ikastaroa gidatzeaz.

Janaria eta joan etorria parte hartzaileen kontu izango dira. Plazak 5 eta 10 pertsonako taldeetan osatuko dira, eta izena ematea plaza bete ahala egingo da.

Izena emateko epea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatzi beharko dute.