Hiriberri Arakilgo Kontzejuak jakinarazi du tokiko ehiza barruti publiko bat sortzeko prozedura martxan dela. Ehiza barruti horrek Egiarreta, Etxarren, Satrustegi, Hiriberri Arakil, Ihabar, Murgindueta eta Irañetako herriak hartuko ditu. Legeari jarraituz, barrutian sartu beharreko lurren jabeek espresuki uko egin ahal izanen diote beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Espedientea Arakilgo udaletxean jendaurrean ikusgai izanen da maiatzaren 19ra arte.