Mutilen erregional mailako 2025/2026 denboraldia despeditu da. Asteburuan 24. jardunaldia jokatu zen, azkena.
Etxarri Aranatzek Leitzako Aurrera hartu zuen San Donato futbol zelaian. Aurreko jardunaldian galdu ondoren, garaipen xendara itzuli ziren etxarriarrak. Daling Geovanny Quezadak mustu zuen Etxarriren markagailua, 4. minutuan, eta atsedenaldia baino lehen Adrian Jakak bigarrena sartu zuen. Bigarren zatian partidak bide beretik jarraitu zuen eta 71. minutuan Adrian Jakak sartutako golak partida erabakita utzi zuen, 3-0.
Lagun Arteak Arangurenen jokatu zuen, Mutilvera C taldearen kontra. Partida oso lehiatuan, Sael Ozoriak Lagun Artea aurreratu zuen, baina Mutilverak egora irauli zuen eta 2-1 jarri zen aurretik. Atsedenaldia baino lehen bina berdindu zuen Mikel Agirrek, eta bigarren zatian erabaki zen guztia. Bi taldeek garaipenagatik borrokatu zuten, baina 63. minutuan Mutilverak sartutako golari Lagun Arteak ezin izan zion buelta eman, eta 3-2 galduta itzuli ziren lakuntzarrak.
Etxarri Aranatz liderrak 24 jardunaldietatik 21 irabazi zitu eta 3 galdu (63 puntu). Bigarren Kirol Sport izan da (56 puntu), eta hirugarren Universidad de Navarra (53 puntu). Hirurek igoera fasea jokatuko dute, gainontzeko multzoetako lehen hiru taldeekin. Lagun Arteak bosgarren bukatu du (38 puntu), 24 partidetatik 11 irabazita, 5 berdinduta eta 8 galduta, igoera fasetik 15 puntura.
Maiatzaren 1ean, 17:00etan, Nafarroako FNF kopako finala jokatuko dute Beti Casedanok eta Larratek, Zangotzan (17:00).