Areto futbola

Altsasuk era Aralar Mendik galdu

Guaixe 2026ko apirilaren 29a

Altsasuk San Juan hartuko du.

Mutilen hirugarren mailako 22 jardunaldiak ez du Sakanan punturik utzi

Mutilen hirugarren mailako 22. jardunaldian Altsasuk Ardoiren kontra jokatu zuen Zizurren. Ardoi hasieratik nagusitu zen eta zuzenean joan zen 4-0raino. Asier Salgadok 4-1ekoa ezarri zuen markagailuan, baina Ardoik bosgarrena sartu zuen eta 5-1 galduta itzuli ziren altsasuarrak. 

Aralar Mendik Iruñean jokatu zuen, San Juanen kontra. Kasu honetan ere esku hutsik itzuli zen Uharte Arakilgo taldea. San Juan aurreratu eta berehala bana berdintzeko gai izan zen Jon Iribarren, baina berehala bigarrena sartu zuen San Juanek, eta bigarren zatian partida erabakita utzi zuen, 3-1. 

Ibarartek jarraitzen du hirugarren mailako lider (54 puntu), Ribera de Navarrari puntu bat aterata (53 puntu). Altsasu zortzigarren da (30 puntu), eta Aralar Mendi hamargarren (18 puntu). Asteburuan 23. jardunaldia dago jokoan. Altsasuk zazpigarrena eta arerio zuzena den San Juan hartuko du maiatzaren 2an, larunbata, 18:00etan Zelandin. Aralar Mendik, aldiz, maiatzaren 3an, igandea, sailkapenean laugarren den Garbayo Chivite Cintruenigo hartuko du, 12:00etan, Uharteko Larrebietan.