Mutilen kopa autonomikoan lehen multzoan laugarren jardunaldia jokatu zen. Xotak 1-7 hartu zuen mendean Mendialdea taldea, Berriozarren. Irurtzungoak ikusgarri aritu ziren eta Oinat Glaria (4), Felix Iraizoz, Imad El Ougdi eta Andres Felipe Cadenari esker, 1-7 gailendu ziren.
Cantera da kopako lehen multzoko liderra (6 puntu), bigarrena den Xotarekin puntutara berdinduta (6 puntu). Bosgarren jardunaldian Xotak sailkapenean laugarren den Universidad de Navarra hartuko du Irurtzunen, maiatzeko bigarren asteburuan.
Mutilen kopako bigarren multzoan laugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuri atseden jardunaldia zegokion. Ibararte da liderra (9 puntu) eta Altsasu laugarren da (3 puntu). Bosgarren jardunaldian Altsasuk bigarren den Instalaciones Los Sauces taldea hartuko du, Zelandin, maiatzaren 9an, larunbata (18:00).