Irurtzun pilota klubak antolatutako 34. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpan sartzen ari da. Afizionatuen mailako txapelketa prestigiotsuan final zortzirenak despeditu dira eta aurki final laurdenen txanda izango da.
Aipatzekoa da, final zortzirenetan bigarren mailan Irurtzun klubeko Armendarizek eta Azanzak aurrera egin zutela, Garrido (San Francisco Javier) eta Iturbideri (Lagunak) partida oso estuan 22-21 irabazi eta gero.
Apirilaren 29ko partidak
Gaur, apirilak 29, asteazkena, final laurdenetako bi partida egongo dira jokoan Biaizpe pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Bertan Irurtzun klubeko pilotari ezagunak sartuko dira lehian, final laurdenak baitaude jokoan.
Bigarren mailan, Murgiondok (Irurtzun) Plazarekin (San Cosme) osatuko du bikotea, Buruzgain klubeko Zabaletaren eta Okiñenaren kontra jokatzeko.
Eta lehen mailan Irurtzun klubeko Josu Igoa eta Aaron Arbizu pilotari etxarriarrek Iriarte (Buruzgain) eta Apeztegia (Oberena) izango dituzte aurkari.
Emaitzak
Apirilak 22 (final-zortzirenak)
-Bigarren maila: Armendariz-Azanza (Irurtzun) 22-21 Garrido (San Francisco Javier)-Iturbide (Lagunak)
-Lehen maila: Arribillaga-P.Oskoz (Lagunak Barañain) 22-16 Galartza-Garaño (Larraun)
Apirilak 24 (final zortzirenak)
-Bigarren maila: A. Egiguren (Lapke)-Gigueroa (Lapke) 22-15 Olasagasti (Behar Zana)-M.Plaza (San Cosme)