Gorka Paskua futbol entrenatzaile altsasuarrak gidatzen duen emakumezkoen Osasuna B taldeak denboraldi ederra egin du. Nesken hirugarren maila irabazi du, jokatutako 22 partidetatik 20 irabazita eta bi berdinduta. Gorritxoek galtzea zer den ez dute jakin. Talde teknikoan, Paskuaz gain beste sakandar bat dago, Xabier Gasco prestatzaile fisiko lakuntzarra, atezainen entrenatzailea dena.
Horrela, emakumezkoen 2. RFEF mailara igotzeko igoera fasea jokatuko du Osasuna B-k, Mallorca Internacional taldearekin. Joaneko partida asteburu honetan jokatuko da Son Moix-en, eta itzulerakoa Taxoaren jokatuko da, maiatzeko bigarren asteburuan. Irabazlea 2. RFEF mailara igoko da eta galtzaileak hirugarren mailan jarraituko du.