Pilota

Nafarroa, GRABNI-an duen hegemonia defendatzera

Guaixe 2026ko apirilaren 30a

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean GRABNI Txapelketan jokatuko diren 62 finaletatik 38 final jokatuko ditu Nafarroak. Finalak Bizkaian jokatuko dira.

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen GRABNI Txapelketako finalak jokatuko dira Bizkaian. Guztira 62 final daude jokoan, eta Nafarroako selekzioak horietatik 38 final jokatzeko sailkatu da, frontoiko 28 final eta trinketeko 10. Nafarroak iaz erregistro berdinak izan zituen, iaz txapelduna izan zen eta aurten duen hegemoniari eutsi nahi dio. 

Bizkaiak 32 final jokatuko ditu guztira. Tartean, Nafarroak Bizkaiaren kontra 16 final jokatuko ditu, ezker paretako frontoian. Iparraldek 11 final jokatuko ditu, guztiak trinketean. Gipuzkoak 18 final jokatuko ditu guztira, Arabak 7 eta Errioxak 3.