Etxebizitzetan lapurretak prebenitzeko herritarren segurtasunerako dispositibo baten barruan, Altsasuko polizia-etxeko foruzainek kontrola jarri zuen. Hartan zeudela, foruzainek auto bat geldiarazi zuten eta hura miatzean errifle bat aurkitu zuten, zorrotik aterata eta berehala erabiltzeko prest. Ondorengo egiaztapenek agerian utzi zuten gidariak ez zuela Ingurumen Departamentuaren baimenik ehizan aritzeko. Gizonezkoari arma konfiskatu zioten. Gainera, salaketa administratiboak egin zizkioten arma luze bat ibilgailuaren barruan tiro egiteko prest eramateagatik eta nahitaezko ingurumen baimenik ez izatea, ezkutuko ehiza egiteko asmoa zuela pentsatzen baitzuten foruzainek.