Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak zazpi baso aprobetxamendu saldu ditu Urbasan. Horiengatik 596.340,16 euro eskuratu ditu. Saldutako sei lote 2023 eta 2024 urteetarako Urbasa mendiko baso-aprobetxamenduen Planekoak ziren eta atzena, berriz, hutsik geratu zen 2021-22 Planaren 4. lotea.
Enkantean saldutako aurreneko baso aprobetxamendua Behekosare dermioan dago eta Arpana Formación Forestal SM enpresak eskuratu du 116.680 euroan. Bigarren lotea Gollanoren majadetan dago eta 3.846 m3 egiten du. Maderas Usarbarrena SMk 135.130 euroan erosi du. Hirugarren aprobetxamendua Iraigorrin dago eta 4.234 m3ko bolumena du. Barbiur SM enpresak eskuratu du 234.700 euroren truke
Oliezun dago laugarren lotea. Guztira 3.486 m3 dira eta harengatik Maderas Larretak SMk 50.310 euro ordaindu ditu. Bosgarren aprobetxamendua Udaun dago kokatuta eta 2.847 m3 egiten dute loteko zuhaitzek. Talleres Arimar SM enpresak bereganatu du aprobetxamendua 82.200 eurotan. Seigarren lotea ere Udaun dago eta 2.513 m3 bolumena du guztira. Zubillaga-Saralegi SM enpresak 72.500 euro pagatu diru harengatik, Azkenik, 21-22 planari dagokion lotea, zazpigarrena, Eskiza Fraizuloan dago eta 2.231 m3 ditu. Barbiur SM enpresak harengatik 57.100 euro ordaindu ditu.