Futbola

Jubeniletan Altsasu, Etxarri Aranatz eta Lagun Artea igoera fasean daude murgilduta

Guaixe 2026ko maiatzaren 5a

Lagun Artea eta Altsasu jubenilen arteko derbia Zelain Berrin.

Joaneko partidetan Altsasuk eta Lagun Arteak galdu egin zuten, eta Etxarri Aranatzek berdindu.

Altsasu, Etxarri Aranatz eta Lagun Artea klubetako jubenilek bigarren jubenilen mailako bosgarren multzoan jokatu dute denboraldi honetan. Denboraldi bikaina egin dute, Etxarri Aranatz izan baita liderra (68 puntu), Lagun Artearen (66 puntu) eta Altsasu A-ren (64 puntu) aurretik. Horregatik, hiru taldeak jubenilen lehen mailara igo ahal izateko igoera fasea jokatzen ari dira. 

Asteburuan igoera faseko lehen kanporaketako joaneko partida jokatu zen. Etxarri Aranatzek Arangurenen jokatu zuen, Mutilvera B taldearen kontra. Partida oso borrokatuan, Mutilvera aurreratu zen baina Markel Azpiazuk bana berdindu eta Inar Artolak 1-2 jarri zuen Etxarri aurretik. Mutilverakoek ongi erantzun zuten eta bina berdindu eta gero 3-2 aurreratu ziren, baina Markel Azpiazuri esker Etxarrik hiruna berdindu zuen eta garaipen zaporearekin itzuli ziren etxarriarrak. Itzuliko partida San Donaton jokatuko da, San Donato zelaian. 

Lagun Artea, aldiz, esku hutsik itzuli zen Azagratik. Lakuntzarrek Peña Azagresa izan zuten aurkari. Erriberakoak 25. minutuan aurreratu ziren. Lagun Artea buelta ematen saiatu zen, baina 65. minutuan Peña Azagresak bigarrena sartu zuen eta partida bukatzear zela hirugarrena. Itzuliko partida Lakuntzan jokatuko da, Itxesalden. 

Azkenik, Altsasuk Funes hartu zuen Dantzalekun. Partida oso borrokatuan Funes aurreratu zen, Abderrahmane Labhallak sartutako golari esker, baina atsedenaldia baino lehen Marko Floresek bana berdindu zuen eta partida zabal-zabalik geratu zen. Tamalez, bigarren zatian atzera ere Labhalla izan zen Funes bigarrenez aurreratu zuena. Altsasu saiatu zen, baina ezin izan zioten partidari buelta eman. Itzuliko partida maiatzaren 10ean jokatuko da, Funesen (17:00).