Gorka Pascua entrenatzaile altsasuarrak gidatzen duen emakumezkoen Osasuna B taldeak nesken hirugarren maila irabazi zuen eta orain 2. RFEF mailara igotzeko igoera fasea jokatzen ari da, Mallorca Internacional taldearekin. Joaneko partida maiatzaren 3an jokatu zuten Mallorcan, Soin Moix-en, eta Zairak sartutako gol bati esker 0-1 irabazi zuen Osasuna B-k. Partida oso paretsuan, 77. minutuan arbitroak Marta atezaina kaleratu zuen, eta azken minutuetan larri ibili zen Osasuna B, baina ongi eutsi zuen eta gol bateko abantailarekin jokatuko du itzuliko partida.
Itzulerako partida Taxoaren jokatuko da, maiatzaren 9an, 12:00etan. Irabaziz gero, 2 RFEF mailara igoko da Osasuna B.