2026/05/06 - 2026/05/13 19:00

Elkarretaratzea

'Atzera pausorik ez!' elkarretaratzeak

'Atzera pausorik ez!' elkarretaratzeak
Etxarri Aranazko plazan, Txioka haur ikastolan, Iortian, Altsasu Etxarri Aranatz

Maiatzaren 6an, asteazkena, 19:00etan, Euskara, Atzera pausorik ez! elkarretaratzea deitu dituzte Andra Mari ikastolak eta Iñigo Aritza ikastolak, Etxarri Aranazko plazan eta Txioka haur ikastolaren aurrean, hurrenez hurren. Nafarroako Hezkuntza departamentuak gelak ixtearen erabakiaren aurrean, Nafarroako Ikastolak hainbat elkarretaratze eta mobilizazio deitzen ari dira. Besteak beste, Lodosako ikastolari eragingo dio erabakiak: "Auzi honetan ez gara ari ikastolen alde bakarir; Nafarroako hezkuntza komunitate osoaren alde ari gara. Nafarroa euskaraz josi nahi duten guztien alde". Ikastolak Nafarroa osoan euskarazko hezkuntza bermatzen duen sarea dela gaineratu dute: "Nafarroako euskaraz josten jarraituko dugu". 

Iñigo Aritza ikastolak maiatzaren 13an, asteazkena, 18:30ean, asanblada informatiboa deitu du, Iortia kultur guneko areto txikian. 

 

Erlazionatuak

"Euskarazko irakaskuntzak galera ikaragarria izango du"

Eneida Carreño Mundiñano mai 06, 12:00 Sakana