Ikastolen protesta

Guaixe 2026ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 6an ikastolek ikasgelak kalera atera zituzten Hezkuntza Departamentuaren erabakiaren kontra egiteko. 

Mobilizazio eguna izan zuten ikastolek maiatzaren 6an; ikasgelak kalera atera zituzten, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenuak hartutako "erabaki arbitrario" baten kontrako egiteko: hamalau ikastoletan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hitzarmenak etetea.  Ikastolen iritziz, erabakiak, "Nafarroako euskalduntzea arriskuan jartzen du". Ikastolen eta euskararen defentsan bat egitera dei egin zuten. 

Erlazionatuak