Txirrindularitza

Sakana Group-Aralarren lehen garaipena iritsi da

Guaixe 2026ko maiatzaren 13a

Mikel Casado garaipena ospatzen. SAKANA GROUP-ARALAR

Mikel Casadok kadeteen XXIX. Borja Oses Oroimenezkoa irabazi zuen, Arronizen.

Estella Txirrindularitza Klubak antolatuta, Arronizen kadeteen mailako XXIX. Borja Oses Oroimenezkoa jokatu zen (55,5 km). Txirrindulariek hirugarren mailako Barbarin gaina bitan igo behar izan zuten. Lau txirrindulariz osatutako taldetxoa iritsi zen batera helmugara, eta esprintean Sakana Group Aralar klubeko Mikel Casado izan zen azkarrena (1:24:41). Lakuntzako taldeak badu bere lehen garaipena. Mikel Casadok, gainera, tartekako helmugen saria jaso zuen. 

Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) hamalaugarren sailkatu zen; Xabier Gorriti (Sakana Group Aralar) hamazazpigarren; Daniel Curiel (Quesos Albeniz) 26.; Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 29.; eta Ezkai Lakuntza (Quesos Albeniz) 37.