Araztegietako eguzki plaken mantentze lanak eman nahi dituzte

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

Olatzagutiko ur araztegiko eguzki plakak. NILSA

Guztira hemezortzi dira, haietako lau ibarrean. 

Nilsa enpresa publikoak Nafarroako hemezortzi ur araztegietan dauden eguzki plaken instalazioaren mantentze lanak eman nahi ditu. Horien artean daude Irurtzun, Etxarri Aranatz, Urdiain-Altsasu eta Olatzagutiko araztegiak. Lanak 19.080 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Baina bost urtez luza daiteke kontratua eta orduan bere zenbatekoa 124.020 eurokoa litzateke. Deialdian interesa duenak bere eskaintza maiatzaren 28ko 09:00etarako aurkeztu beharko du.