Ikuskizunetako profesionalen greba

Guaixe 2026ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 15eko grebaren kartelak Iortia kultur gunean.

Maiatzaren 15ean, ostirala, ikuskizun eta ekitaldietako langileek greba deitu dute. 

Sektorean duten prekarietatea salatzeko eta sektorearentzako lan hitzarmen kolektiboa eskatzeko asmoz, maiatzaren 15ean greba eguna deitu dute ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek.  Artistak eta ikusleak ekitaldietara ez joateko eskatu diete. Besteak beste, Gasteizen ospatzekoa den Bat-batean jaialdi berrian eraginen du grebak, eta ordu bateko geldialdia egitea adostu dute.